Hizketan Patxi Perezekin, Patxi eta Konpainiako taldeko abeslaria
Patxi eta Konpania, Konpania eta Patxi. Euskaldun berria dugu eta 1997. urtetik aritzen da Euskal Herrian barrena plazaz plaza dantzatzekoak gora, dantzatzekoak behera, jauzi, luze, ebats. Tapia eta Leturiarekin eta Patxi eta Batbiru taldeekin izana da, eta 2004. urteaz geroztik egungo Patxi eta Konpaniarekin dabil.
Europa osotik egona da tokian tokiko dantzak ikasten, eta hemen aritzen da irakasten. Bere dantzaldietan euskal jauziak “mazurka” eta “bourrée” bezalakoekin elkartzen dira, eta gure Pilindrosa pauso ezaguna egin du kanpoaldean.
Nortzuk zarete Patxi eta Konpania? Zein musika mota jotzen duzue?
Mota? Xinpleki dantzatzeko musika egiten dugu, orduan eta eskusoinu bat, bateriajole bat, kitar bat, txistua edo txirula dira inportanteena nire taldean, dantzarientzako musika egitearren. Eta hau sortua da duela orain 25 bat urte non joan nintzelarik gure dantzak Europan irakasterat.
Europan barrena beste dantzak ikusi ditut, desberdinak, eta konturatu egin nintzan nola eman dezagun, fandangoa, ez den euskalduna. Denetarik bada, baina Euskal Herrira etorri dira eta gero zerbait egin dugu haiekin, ekin, orain gurea da, gure maneran.

Orduan nik Errumaniako dantza bat, Frantziako beste bat, Inglaterrako beste bat… eta hasi nintzen Tapia eta Leturiarekin eta Patxi eta Batbirurekin, Konpania baino aurreko taldeekin, plazaz plaza zuzenean dantzak irakasten. Arrakasta izan da eta gero hegoalderat, Nafarroan edozein tokitarat gure iparraldeko dantzak, zortzikoak, jauziak… ekarri ditugu gure sakelan, bistan dena.
Zelakoa da zuen esperientzia Hego Nafarroan?
Orain dugu hitzordu inportantea. Lehen urteetan eszenatokiaren ondotik oihukatu zidaten “¡En castellano, en castellano!”, eta nik erran nuen “si vous voulez je peux vous parler en français” eta hor ixildu ziren. Hala eta guztiz ere bizia bada zuen herrietan, ez dakit Baigorriren bidez baina Tafalla eta Baigorri biziak dire.
Aldi batzuk etorri naizelarik jadanik anitz jendek gure Iparraldeko musikak, jauziak bazekiztela. Berriro izan naiz, eta oroitzen dudan urtean Ikurriña herriko etxean bazela, lehenik Nafarroa eta Espainiakoa bakarrik ikusten nituela. Horiek dira Tafallako oroitzapenak, etortzen zaizkidan moduan esaten ditut.
Gogoratzen duzu Tafallarekin izan zenuen lehenengo lotura?
Oroitzen naiz bai Korrika bazela eta azken kilometroa Baionan zela. Eta enpresa bat, edo mutiko bat Tafallatik etorri zen motoz ikusteko zer egiten nuela, jende batzuek erran zutelako Patxi etorri beharko zela Tafallako jaietara. Mutiko horrek antolatzen zituen jaiak, orduan gu ikustera etorri zen Korrikaren egunean. Geroztik esaten digute Tafallako festetan izateko.
Zer nolako jaietan jo duzue Tafallan eta oro har Nafarroan?
Nafarroan gutti; Tuteran izan gira, eta Vianan izan naiz ere anitz urtez. Tapia eta Leturiarekin jo nuen, eta bertan bazen Nafarroako trikitixaren eguna. Hori aparte, Iruña inguruan bai izan gira Atarrabia eta horrelako herrietan, San Ferminetan ere, Ikastolen alde beti.
Bestenaz Nafarroan iparraldean azken urteetan gutxitan, baina gehienetan Lesakan, Beran… Ez gehio. Nafarroan urtean zehar esan dezaket bost edo sei dantzaldiko egiten ditugula, 17 Bizkaian eta 14 bat edo horrela Araban.
Kontatzeko anekdotarik duzue?
Bai, izan asko. Esan dezagun folkaren munduan, Tafallako Jotak baduela presentzia minimo bat. Nik Pilindros ikasi nuen dantza taldean nintzelarik, eta Patxi eta Batbirurekin CD batean grabatu genuen. Orduan jendeak plazetan bestelako fandango mota desberdinak nahi zituen, eskatzen zizkiguten.
Modu batean edo bestean, Tafallako Jota, horrela deitzen dugu guk, gure bidez sartu da Gipuzkoan. Iparraldean ere guk ez dugu dantzaldikorik egiten Tafallako Jota dantza jotzen ez badugu.
“Iparraldean ez dugu dantzaldikorik egiten Tafallako Jota jotzen ez badugu”
Orain jende batzuek Tuterakoa nahi dute, eta ezetz, aski dela erantzuten diegu, denek ikasi beharko dutela eta batekin nahikoa dela. Talde batzuek beti irakasten dituzte dantzak plazan, eta gu ez gara beti plazan irakasteko bakarrik, dantzatu nahi dugu ere.
Nik kanpotik, mundutik hartu ditut dantzarik famatuenak xinpleki; orain jendeak badazkite, orduan ez naiz beti plaza erdira joaten, gutti-guttitan.
Zer nolako jarrera dute gazteek euskal folkarekiko?
Bada gazteen munduan, gu jadanik pasatuak gira, adinetakoak gira, eta harritua naiz gazteek egiten dutenarekin Suediatik ekarri dudan dantza batekin. Nik hartu nuen dantza bat han, eta Euskal Herrira ekarri nuen, dantza bat non beti dantzariak aldatzen diren tokiz. Ni harritua naiz, harritua naiz gazteek ez dutelako nahi aldatu neska batekin edo mutiko batekin dantzatu behar bada.
Duela gutxi egon naiz Tafallako euskararen festan, lo egitera geratu nintzen eta Trikidantzen izan nintzen, pauso bat aurrera, atzera, hurbildu, urrun … dantza aldatu da, Euskal Herri osoan, Nafarroan barne. Hiru bider egon naiz ikusten gazteen erromeria eta ez da fandango edo arin-arinik izan.
Orduan ez dakit zer pasako den. Dena den, adinetakoek (40-50 urte pasata) eta haurrek bahi nahi dituztela, baina ez dira gazteekin nahasi behar. Egia da ni gazte nintzelarik ez nituela ene ama eta aita toki berdinean dantzan izan nahi. Ez dakit zer jazoko den.
Ondorioa da jaia karriketan, hori inportanteena da. Gure festa kanpoan, gauzekin nahasia; pilota, dantza, kantuak, gehiago. Segitzen baldin badugu hola, eta gehitzen baldin badugu euskara gainetik, bikain.
Deja tu comentario