Elkarrizketa Jaione Urtasun eta Xabier Flamariquerekin, artista bikotea

Xabi eta Jaione, Jaione eta Xabi. Harro esan dezakegu gure aktore kuttunak direla, artista hutsak, taula gainean zein azpian. Espainiarrek Ramón García eta Ana Obregon badituzte, tafallarrok Xabi eta Jaione ditugu. Ez dago sari banaketa ala galarik haiek gabe. Aktoreak dira ogibidez eta antzerkiak dena eman die, elkar ezagutzeko aukera barne. Era berean, haiek ere asko eskaini diote antzerkiari: orduak, buruhausteak, ahalegin kontaezinak eta, batez ere, pasioa.

Gustuko bidean oztoporik ez, eta argi dago gehien gustatzen zaien ofizioan dihardutela lanean. Datorren martxoaren 29an Kulturgunean izango da Jaione, “Ez gara azkenak izango” familientzako ikuskizun musikalarekin. Aukeraz baliatu gara bikotea elkarrizketatzeko.

Antzerkia oso gaztetatik izan da zuen bizitzaren parte. Noiz sentitu zenuten interpretazioa afizio hutsa baino zerbait gehiago izan zitekeela?

Jaione: Txikitatik, 3 urterekin. Gurasoek galdetzen zidaten handia nintzenean zer ikasiko nuen eta nik esaten nuen, harro-harro, arte dramatikoa ikasiko nuela. Gerora, 15-16 urterekin lagun batzuekin antzerki talde bat sortu, gure lehenbiziko antzezlana egin eta batxilergoa ikasten negoenean argi izan nuen antzerkia ikasiko nuela.

Xabi: Nik astronauta, arkeologo edo Steven Spelberg izan nahi nuen. Horiek ziren nire hiru aukerak. Baina profesionalki honetara dedikatzea ez nuen erraz ikusten.

2021-08-26T12:38:54+00:00

CONTENIDO EXCLUSIVO PARA SUSCRIPTORES

Debes acceder para ver este contenido, por favor, accede o suscribete.

Iniciar sesión

¿Aún no eres miembro? Únete a nosotros

Deja tu comentario

Ir a Arriba