Joan den martxoaren 27an Pueblerinas podcasteko neskak Tafallan izan ziren, Udaleko Berdintasun Arloak gonbidatuta.
Sexualitateari buruz mintzatu ziren, Itsaso Bakedano sexologo sansoaindarraz lagunduta. Aurreko egunetan herritik kokatu ziren buzoietan jasotako galderei erantzuna eman zieten eta hilaren erdialdera argitaratuko dute saioa sareetan. Proiektuaren atzean sei pertsona daude: Olaia Sánchez, Sandra Urra, Raquel Conde, Edurne Ruiz, Carla Ruiz eta Cristina Pozo. Hauek BerHezi kooperatiba feministatik eta Ikus-entzun mundutik datoz, herrietako emakume eta identitate disidenteen bizitza azalarazteko asmoz.
Hasteko, nola sortu zen “Pueblerinas”?
Dena 2021ean hasi zen, Allin ibarrean burutu genuen “Pueblerinas” izeneko herrietako emakumeen topaketa batean. Ordutik 5 edizio egin ditugu, bata urte bakoitzeko, batez ere literatura eta kultur arloak feminismotik landuz. Aurten, ordea, proiektua hiru esparrutan garatu dugu: “Pueblerinas en la onda”, “Pueblerinas en acción” eta “Pueblerinas, el encuentro”.
«En la onda» hilabetero ateratzen dugun poscast saioa da, non zonaldeko emakumeak gonbidatzen ditugun. Hau da Tafallan egin genuena. Bigarrena, “Pueblerinas en acción”, tailer batzuk dira, non bost ibarreko (Allin, Amezkoa, Berrotza, Egaibar eta Lana) emakumeak gonbidatzen ditugun haien istorioak kontatzera. Hemen oso gauza politak gertatzen ari dira, batez ere adineko jendearekin elkarrizketa oso sakonak izaten ari ditugulako. Material honekin laburmetraiak ateratzeko asmoa dugu.
Azkenik, “Pueblerinas, el encuentro” udako topaketa da, hiru egunekoa. Bertan mahai inguruak, antzerkia, musika, eta landa eremuko feminismoari buruzko ekitaldiak egiten dira, Allin ibarrean. Aurtengoa uztailaren 18ko asteburuan izango da.
CONTENIDO EXCLUSIVO PARA SUSCRIPTORES
Debes acceder para ver este contenido, por favor, accede o suscribete.
¿Aún no eres miembro? Únete a nosotros
Deja tu comentario